XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Maiz arakatu ditugu bere El Vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate eta baita aldizkarietan argitaratu zituen zenbait lan ere (Ultzamako euskeraren gai batzuk, Erronkariko euskal-ondakin batzuk, Iztegirako gaiak).

4. Hizkuntz arazo batzuen konponketa

4.1. Sinonimia: babarrun, indaba, ilar

Garrantzi handia du sinonimiak nekazaritzako terminologian.

Izan ere, izendapen oso desberdinak erabili izan dira euskalkietan tresna eta fenomeno oso arruntentzat.

Gainera, izendapen horietako asko literatur tradizioan ongi errotuta daude.

Hori da errealitatea eta hortik abiatuta uler daiteke sinonimoekin izan dugun eskuzabaltasuna.

Batzuetan hitzak soberan genituen gauza bera izendatzeko, beste batzuetan hitzik gabe ere aurkitu izan gara.

Adibidez, cabrito edo rastrillo esateko gehiegi genituen, baina desbrozadora esateko espainolezko mailegu gordin bat besterik ez.

Desagertutako lanabes zaharren izen asko daude, beude horren lekuko Juan Garmendiaren Euskal lexiko etnografikoa (1987) eta Joseba Etxeberriaren Nekazari tresnak (Euskal Esnalea, 1931), baina lanabes berrientzat maileguak erabiltzen ditu jendeak.

Batzuetan iparralde/hegoalde banaketatik sortu da izendapen bikoitza: kare / gisu, eskuare / arrastelu.

Beste batzuetan bizkaieraren eta gainerako euskalkien artekoa izan da bikoiztasuna: jetzi / eraitsi.

Euskalkietan errotutako banaketa hirukoitz sakonago batzuk ere onartu dira: babarrun / indaba / ilar: guraize / aiztur / artazi; bazka ondu / bazka idor / bazka lehor.

azienda / abere / ganadu multzoaren kasuak ere merezi du azalpentxo bat.

Ez dira erabat sinonimoak, baina zaila da haien arteko mugak ezartzea ere.

Batetik, abere-k badu ugaztun larriaren esanahia, es ganado, fr betail, en catle-ren parekoa.

Zailagoa da oiloei eta erleei aplikatzea, nahiz eta garbizaleen artean animalia oro har esateko erabili izan den.

Horregatik hartu da azienda harekin batera, esanahiaren aldetik hedadura zabalagokoa.

Bestalde, ganadu mailegua ere sartu da, hegoaldean oso hedatuta dagoelako.

Dena dela, esan beharra dago termino konposatuetan ez direla beti eman sinonimoen arteko konbinazio posible guztiak: babarrun / indaba / ilar eman ondoren, babarrun aihenluze jarri da, baina ilar aihenluze ez.

Beraz, esplizituki jarri diren terminoak adibide batzuk dira, baina ez posibilitate guztiak.

Horrela, es estiércol = eu simaur; sats; gorotz egin da, baina es montón de estiércol = eu simaur-pila; simaur-meta bakarrik.

Zilegi lirateke baita ere sats-pila, sats-meta, gorotz-pila, gorotz-meta.